Magia
Aro ilun(e)tik
Edukiak |
Sarrera
Printzipioz jokalari guztiek magiarako ahalmena daukate, baina bakoitzaren ezaugarriengatik eta ekintzaren zailtasunarengatik ahalmenak murriztuta geratuko dira. Magia teknikak nonbait edo nolabait ikasi behar dira: aurkitutako liburu/idatzi baten bitartez, beste baten irakaskuntzaren bidez, Masterrak asma dezakeen edozein gertaeraren bidez. Gertaera horretan, jokalariek teknika bat edo beste ikas dezakete; pertsonaiaren orrian apuntatu eta hortik aurrera txanda batean saiakera bakarra egin dezake. Magia mota ezberdinak daude, eta bakoitzarako ezaugarri bat kontutan hartuko da. Hauek dira mota nagusiak:
- Sorginkeria <-> Nortasuna
- Aztikeria <-> Adimena
- Elementalista <-> Hautematea
- Nigromantzia <-> Iraupena & Adimena
Erregela orokorra bezala, aztikeri bat ongi ateratzeko ezaugarriak eta jaurtiketa baten bitartez aztikeriaren zailtasun puntuak gainditu behar dira:
Ezaugarria + Jokalari maila + 10d Jaurtiketa > Zailtasuna
Zailtasuna abentura baldintzen arabera Msterrak nahi bezala doitu dezake. Jarraian aztikerien zerrenda sailkatuta emtan da:
Sorginkeriak
Sorginkeriekin munduaren hautematea manipulatu daiteke besteen zentzumenei engainatuz. Bide ezberdinak egon daitezke sorginkeriak arrakastarekin eragiteko: edabeak, kea, hitzak edo keinuen bidez,... Hauek dira ezagutzen diren batzuk:
- Desagertzea. >16
- Ahotsa ozena lortzea. >15
- Ahotsaren bidezko kontrola. >16
- Kantuen bitartez liluratzea. >15
- Tamaina handitzea. >18
- Itxura hobetzea ederrago/itsusiago iruditzeko. >16
- Eguna iluntzea. >19
- Irudipen beldurgarriak/erakargarriak. >18
- Norberaren irudipen faltsua. >17
- Norberaren irudipena aniztua. >19
- Sorginkeria hautematea. >15
- Objektu magikoak hautematea. >15
- Animalien kontrola. >16
- Gizakien kontrola. >20
Sorginkeri jaurtiketan puntuak berdindu edo gainditzen badira arrakasta lortzen da. Sorginkeriaren iraupena (txandetan zenbatuta) 6d jaurtiketa eginez erabaki behar da.
Aztikeriak
Magia hutsa, natura eta fisikaren erregelak hausten dituzten gauzak lortzea.
- Ateak irekitzea. >16
- Sarrailak ireki. >15
- Zauriak ixtea. >16. Ez du sendatzen baina odol isurketa geldi dezake.
- Sendatzea. >16. Bizitza puntuak 6d eta kopuru berdina aztiari kendu behar zaio.
- Argia sortzea. >16. Iraupena 6d txanda.
- Zarata sortzea. >16. Iraupena 6d txanda.
- Gauzak mugitzea. >17. Iraupena 6d txanda.
- Materialen gogorketa. >17
- Materialak apurtzea. >17
- Norbera lekuz mugitzea. >19
- Ezaugarriak handitu/gutxitu: Adimena, Indarra, Trebetasuna, Nortasuna, Hautematea, Iraupena. >19. Iraupena 6d txanda.
- Armen ezaugarriak handitu/gutxitu, defentsa ala mina. >18
- Egan egin. >24. Iraupena 10d txanda.
- Dragoiaren kontrola. >28. Iraupena 10d txanda.
- Hildakoa berpiztea. >29. Iraupena 10d txanda.
- Hildakoak guztiz berpiztea. >34
- Hildako mordoa berpiztea. >40. Iraupena 10d txanda.
Elementala
Lurra, ura, sua eta haizearekin jolasteko ahalmena da. Kasu gehienetan arrakasta eukitzekotan beste jaurtiketa bat egin behar da manipulatzen den elementu kantitatea jakiteko.
- Sua piztea. >15
- Ura izoztu. >16. Kantitatea 10d.
- Gauzak hoztea/berotzea. >16. Kantitatea 10d.
- Lurra lehortzea. >16. Kantitatea 10d.
- Lurra mugitzea. >17. Kantitatea 10d. Defentsa 6d/2.
- Lurra hezetzea. >17. Kantitatea 10d.
- Ura lurretik ateratzea. >17. Kantitatea 6d.
- Ura airetik ateratzea. >17. Kantitatea 6d.
- Lurra irekitzea. >18. Kantitatea 6d.
- Lainoa sortu. >19. Kantitatea 10d.
- Euria eragin. >19. Kantitatea 10d.
- Haizea eragitea. >19. Indarra 10d. Defentsa 6d/2.
- Izotza airetik ateratzea. >18. Kantitatea 6d. Defentsa bezala 6d.
- Izotza jaurti. >20. Mina 10d. Defentsa bezala 6d.
- Elurra eragin. >20. Kantitatea 10d.
- Sua jaurtitzea. >22 Mina 10d. Defentsa bezala 6d.
Nigromantzia
Hilotzen manipulazioa, bizitza eta heriotzaren sekretuen ezagutza. Magia boteretsua baina erabiltzen duenaretzat oso arriskutsua, bizitza puntuak kentzen baititu.
- Usteltzea > 25. Galdutako bizitza puntuak 6d.
- Animaliak berpiztea > 25. Galdutako bizitza puntuak 6d.
- Hildakoen sekretuak ateratzea > 25. Galdutako bizitza puntuak 6d/2.
- Arima galduak eta mamuak manipulatzea > 25. Galdutako bizitza puntuak 6d.
- Zaharkitzea > 28. Galdutako bizitza puntuak 6d.
- Zombien manipulazioa > 28. Galdutako bizitza puntuak 6d.
- Hildakoetatik etorkizuna asmatzea > 29. Galdutako bizitza puntuak 6d/2.
- Heriotza ekiditea > 30. Galdutako bizitza puntuak 10d.
- Hildakoa zombie bihurtu > 32. Galdutako bizitza puntuak 10d.
- Hildakoak berpiztea >34. Galdutako bizitza puntuak 10d.
- Hildako mordoa berpiztea >40. Galdutako bizitza puntuak 10d.
Arrakastarik lortzen ez bada bizitza puntu bat ken daiteke.
Runak
Runen bitartez munduaren jatorrizko lengoai amankomunaren hitzak adieraz daitezke. Horien bitartez elementuen muinera heldu eta botere magikoen jario errezten da. Runekin antzinako hitzak osatuz eta objektuetan edo gorputzean idatziz magiarekin arrakasta lortzea errezago izanen da. Tamalez runak ahaztutak daude. Horien ezagutza berreskuratzeko liburuak, idatziak, hilobi zaharrak eta antzekoak topatu beharko dira. Hortik aurrera, lortutako runekin hitzak osa daitezke nahi den efektua lortzeko.
Adibidez: Joxepolas runa gutxi batzuk ezagutzea lortu du: A, U eta S. Horiekin bere eskuetan SUA hitza osatu du. Orain sua jaurti nahi badu 6d gehitu dezake runa hauei esker.
Objektu magikoak
Mundu honetan objektu magikoak daude, eta runen ezagutzaz baliatuta objektu berriak sor daitezke.
- Ispiluak
- Kristalezko bolak
- Harribitxiak
- Eraztunak
- Makilak
- Sokak
- Estalkiak
- Liburuak
- Botak
- Armak

