FAQ

Aro ilun(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

[aldatu] FAQ - Ohiko galderak

  • Zer da hau?

Aro Ilun fantasia mundu batean girotutako rol joku sistema da.

  • Bai, baina zer da hau?

Master baten gidaritzapean eta erregela orokor eta errez batzuen bitartez, jokalariek asmatutako nortasun batekin helburu batzuk lortu behar dituzte.

  • Zer da Master delakoa?

Master, maixu edo JZa (joku zuzendaria) abentura, PEJak, eskenatokia eta jomugak ezartzen dituen epailea edo zuzendaria da. Jokuaren erregelak ezarri behar ditu ekintza ahalik eta sinisgarriena izateko. Master on baten jomuga nagusia jokaldia atsegina eta interesgarria izatea da. Horretarako erregelen ezarpena eta malgutasuna artean oreka puntu bat lortzen saiatuko da.

  • Zer dira 10d eta 6d?

Dadoak besterik ez: 10d hamar aurpegikoa eta 6d sei aurpegiko dado arrunta. Holako dadoak denda berezietan topa daitezke, rol jokuak, modelismoa, games workshop eta antzekoetan.

  • Zer da PJa edo PJ edo NC?

Pertsonai Jokalaria, jokalariak asmatutako pertsonaia da, eta berak gidatzen du.

  • Zer da PEJa edo PNJ edo NPC?

Pertsonai Ez Jokalaria, Masterrak asmatutako pertsonaiak dira, eta berak gidatzen ditu.

  • Zer behar da Aro Ilun jokaldi bat antolatzeko?

Gutxienez Master bat eta jokalari talde bat. Masterrak erregelak ezagutueta eduki behar ditu eta jokalariek pertsonaien ezaugarri eta gaitasunak laburtzen dituzten fitxak. Dado bereziak behar dira: 6 aurpegikoak eta 10 aurpegikoak. Gainontzekoa zuen esku: ziztamiztakoak, garagardoak, edabe magikoak,...

Tresna pertsonalak