Eremu eta lekuak
Aro ilun(e)tik
Edukiak |
[aldatu] Aro Ilun Mundua
Munduan denetarik egon daiteke: lautada, basoa, basamortua, itsasoa, lurazpiko hiriak, lurralde izoztua, mendikateak, urazpiko hiriak, airean zintzilikaturiko guneak, azken finean irudika dezakezun edozein leku.
Are gehiago, ez da mundu bakar batera mugatu behar. Nahi izanez gero mundu ezberdinak existi daitezke. Batetik bestera pasatzeko moduak masterraren esku daude.
Dena den abentura bat sortzeak lan handia behar du eta gehienetan nahikoa izanen da mundu edo eskenatoki laburtu bat asmatzea: pentsatu jokuan aldagai eta aukera asko kontutan hartu behar direla beraz agian hobe da leku txikia eta aberatsa mundu amaitezin definitu gabea baino.
[aldatu] Lurralde orokorra
Lurralde batean geografikoki garrantzia duten gauzak adierazi behar dira: ibaiak, mendiak, basoak, aintzirak, itsasoak, hiriak, herriak, gazteluak, e.a...
[aldatu] Hiriak
Hiriak edo herriak sortzerakoan garrantzitsuena dendak , artisauak eta bestelako eraikin esanguratsuen kokapena adierazi behar da.
[aldatu] Eraikinak
Eraikinek solairu bat baino gehiago eduki dezaketen guneak dira. Hauek xehetasunekin presta daitezke, gelaz-gela, batez ere garatzen den istorioan garrantzia baldinbadaukate.
[aldatu] Bestelakoak
Kobazuloak, kriptak,... leku txikiak.

